Euskararen jabekuntza testuinguru soziolinguistiko ezberdinetan: zer esaten diguten haurren testuek kasu gramatikalen erabilerari buruz
-
Published:2022-12-28
Issue:134
Volume:
Page:415-438
-
ISSN:2530-5832
-
Container-title:Fontes Linguae Vasconum
-
language:
-
Short-container-title:Fontes
Abstract
Lan honetan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek euskaraz idatzitako testuetan egiten duten kasu gramatikalen erabilera aztertzen da; lagina testuinguru soziolinguistiko ezberdinetako D ereduko lau ikastetxetan jaso da. Ikasle horien hizkuntza profilak hiru dira: etxean gaztelania soilik darabiltenak, euskara soilik darabiltenak, eta hizkuntza biak darabiltzatenak. Azterketak erakusten du: (a) eskola barruan euskara bigarren hizkuntzatzat ikasten dutenek 10 urterekin ez dutela kasu markaketa oraindik menderatzen; eta (b) etxeko jabekuntzaren ereduari jarraitzen dion arren, eskola barruko jabekuntza denboran luzatzeak euskararen erabilera desegokiak egonkortzeko arriskua dakarrela.
Publisher
Gobierno de Navarra. Departamento de Cultura y Deporte
Subject
Linguistics and Language,Language and Linguistics