Abstract
Testuak herri musikan ohikoa izan den musikarien mugimendua aztertzen du, soinuaren espazializazioa eta soinu iturri mugikorren erabileran zentratuz. Dantza eta musikarien arteko harremana ere kontutan hartzen da, ibiltzea eta soinua sortzearekin batera . Iturengo joaleak, txistulariak, trikitilariak, albokariak, txorroskileroak, txarangak, danborradak, prozesioak aipatzen dira. Ondoren, musika kultuarekiko konparaketa egiten du testuak, non musikarien kokapen eta parte hartzeak estatikotasunera jo izan duen. Haren adar berrienean ere, musika garaikidean, ez da soinu-sortzaileak mugimenduan jartzen dituen lan asko topatzen, kasu bakan batzuetan izan ezik. Charles Ives, K. Stockhausen, P. Oliveros, Llorenc Barber, Fredrik Rasten, eta beste zenbait egileren lanak ikertzen dira espazializazio eta mugimendu kontzeptuetan nolako garapenak izan diren ikusteko.