Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ingeleseko irakaskuntza-saioetan

Author:

Arocena Egaña Elizabet

Abstract

Ikerketa honek H1 eta H2k H3ko ikasgelan duten presentzia eta jokatzen duten rola  aztertzen ditu, kode-alternantzia oraindik hizkuntza-jabekuntzarako kaltegarritzat  jotzen den garaiotan. Ikerketa testuinguru eleaniztun batean egin zen, Euskal Herrian  hain zuzen, non hizkuntzak bereiztearen aldeko iritzi eta usteak sakon sustraiturik dauden. Gero eta ikerketa gehiagok nabarmentzen dute atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan H1 modu sistematiko eta funtzionalean erabiltzea onuragarria izan daitekeela; hala ere, testuinguru eleaniztunetan, hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez bere horretan diraute hainbat urtez nagusi izan diren elebakartasunean oinarritutako irizpideak. Ikerketa honetarako datuak biltzeko, astebetez behaketak egin ziren ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ematen den klaseetan eta ingelesa irakats-hizkuntza den klaseetan, eta, horrez gain, ingeleseko irakasleei elkarrizketak egin zitzaizkien. Bestalde, galde-sorten bidez ikasleei buruzko oinarrizko informazio orokorra bildu zen. Parte-hartzaileak bi ikastetxetako bigarren hezkuntzako irakasleak eta haien 134 ikasleak izan ziren. Datuen analisiak erakusten duenez, hala irakasleek nola ikasleek H1 eta H2 erabiltzen dituzte, neurri batean, H3ko ikasgelan, helburu eta funtzio jakin batzuekin. Emaitzek agerian uzten dute, halaber, irakasleak, beren esperientziaren argitan, elebakartasunaren hesiak apurtzearen onurak antzematen hasiak direla.

Publisher

UPV/EHU Press

Cited by 1 articles. 订阅此论文施引文献 订阅此论文施引文献,注册后可以免费订阅5篇论文的施引文献,订阅后可以查看论文全部施引文献

同舟云学术

1.学者识别学者识别

2.学术分析学术分析

3.人才评估人才评估

"同舟云学术"是以全球学者为主线,采集、加工和组织学术论文而形成的新型学术文献查询和分析系统,可以对全球学者进行文献检索和人才价值评估。用户可以通过关注某些学科领域的顶尖人物而持续追踪该领域的学科进展和研究前沿。经过近期的数据扩容,当前同舟云学术共收录了国内外主流学术期刊6万余种,收集的期刊论文及会议论文总量共计约1.5亿篇,并以每天添加12000余篇中外论文的速度递增。我们也可以为用户提供个性化、定制化的学者数据。欢迎来电咨询!咨询电话:010-8811{复制后删除}0370

www.globalauthorid.com

TOP

Copyright © 2019-2024 北京同舟云网络信息技术有限公司
京公网安备11010802033243号  京ICP备18003416号-3